Futbolean oinarritutako Oroipen Tailerra hasi da Barandiaran Egoitzan

Futbolean oinarritutako Oroipen Tailerra hasi da Barandiaran Egoitzan

Aita Menni Gizarte Zerbitzuek kudeatutako Bizkaiko Foru Sarearen barruan dagoen Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitzako zortzi pertsonak futbolean oinarritutako Oroipen Tailer batean parte hartzen hasi dira irailaren 15etik, narriadura kognitiboa duten adinekoentzat antolatutakoa. Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak (FEAFV) eta Espainiako Futbolarien Elkarteak (AFE) sustatzen duten tailerra da.

Tailerra datorren abenduaren 1ean amaituko da, eta guztira bi orduko 12 saio izango dira. Saio horietan, oroipen-ariketak egingo dira hainbat material erabiliz, hala nola argazkiak, bideoak, herri-abestiak, ereserkiak eta futbolarekin eta parte-hartzaileen bizitzarekin zerikusia duten objektu zaharrak eta modernoak. Joxe Miel Barandiaran Egoitza eta Eguneko Zentroan izango diren saioez gain, irteerak ere antolatuko dira Athletic taldearen instalazio ezagunetara, hala nola San Mamesera edo Lezamara. Bestalde, talde zurigorriaren jokalari ohi ezagunak ere bertaratuko dira egoitzan.

Tailerrari esker, oroipen-terapiak parte-hartzaileen narriadura kognitiboaren bilakaeran, gogo-aldartean edo jokabidean duen eraginari buruzko datuak lortuko dira, aldez aurretik eta amaitu ondoren egindako ebaluazioen bidez. Ebaluazio horiek erakunde ikertzaile batek aztertuko ditu.

Tailerra Andoni Ayarzak, Athleticeko jokalari ohia eta FEAFVko Komunikazio arduraduna denak, eta Juan Maria Zorriquetak, 12 denboralditan jokalari zurigorria izan zen eta FEAFEVko lehendakaria denak, zuzenduko dute. Saioan Nora Ibarrak eta Ianire Aguinagak ere parte hartuko dute, zentroko psikologoa eta okupazio-terapeuta direnak hurrenez hurren.

Futbolean oinarritutako Oroipen Tailerra azken bi urteetan Txurdinagabarri Egoitzan antolatu da, Aita Menni Gizarte Zerbitzuek ere antolatuta. Lehen edizioa programa pilotua izan zen, baina gero Bizkaiko Foru Sareko adinekoen beste zentro batzuetara hedatu da. Horrela, iaz, Leioa, Elorrio eta Gallartako egoitzetan abian jarri zen (Txurdinagabarriko egoitzaz gain), eta aurten, 2016an, Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitzaren txanda izan da.

Informazio gehiago FEAFVren web-orrian

Posted in Aita Menni
0 comments on “Futbolean oinarritutako Oroipen Tailerra hasi da Barandiaran Egoitzan
4 Pings/Trackbacks for "Futbolean oinarritutako Oroipen Tailerra hasi da Barandiaran Egoitzan"
  1. […] Joxe Miel Barandiaran Adineko Egoitzan egiten ari den Futbolean oinarritutako Oroipen Tailerreko parte-hartzaileen taldea Athletic klubak Lezaman dituen zelaian izan zen atzo zentroko […]

  2. […] Joxe Miel Barandiaran Adineko Egoitzan egiten ari den Futbolean oinarritutako Oroipen Tailerreko parte-hartzaileen taldea Athletic klubak Lezaman dituen zelaian izan zen atzo zentroko […]

  3. […] (AFE) Bilboko Athleticeko Jokalari ohien Elkartearekin zentroan azken hiru hiletan egin den Futbolean oinarritutako Oroipen Tailerraren azken saioa izan zen Durangoko Joxe Miel Barandiaran Adinekoen […]

  4. […] Zentroa Bizkaiko Foru Aldundiarena da, Aita Mennik kudeatzen du, eta bertan Tailer hau egiten den bigarren edizioa da. […]