Errege Magoek Barandiaran Egoitzan hasiko dute Durangotik egingo dute ibilbidea

Errege Magoak Egoitzan

Urtero bezala Errege Magoek Joxe Miel Barandiaran Egoitza eta Eguneko Zentroan hasi zuten Durangotik egiten duten ibilbidea. Inor konturatu gabe, hiru Errege Magoak Egoitzako patioan agertu ziren, eta han, neska-mutil, senide eta zentroko langile ugari zeuden zain.

Gozokiak banatu eta familiekin zenbait argazki egin ondoren, Melchor, Gaspar eta Basaltar solairuetatik igo ziren, erabilera anitzeko aretora jaitsi ezin ziren egoiliarrak bisitatzera. Areto horretan hainbat erabiltzailerekin bildu ziren geroago. Paketez beteriko orga batekin sartu ziren aretoan, eta haurrei laguntza eskatu zieten, aitona-amonei emango zizkieten opariak hurbiltzen joan zitezen. Bakoitzak bere paketea jaso zuen eta jasotzen zuten bitartean Errege Magoekin hitz egin zuten.

Banatzen amaitu ondoren Melchorrek mikrofonoa hartu zuten eta eskerrak eman zizkien ongietorria egin zietenei. Horrez gain, maitasun-hitzak ere esan zizkien Joxe Miel Barandiaran Egoitzako adinekoei. Eta ziztu bizian agur esan zioten Egoitzari datorren urtera arte, Durangoko Kabalgatara joan behar zirelako.

 

Errege Magoek adinekoen Barandiaran Egoitzan Errege Magoek adinekoen Barandiaran Egoitzan Errege Magoek adinekoen Barandiaran EgoitzanErrege Magoek adinekoen Barandiaran Egoitzan

Posted in Aita Menni