Durangoko Pasioaren entseguan

Martxoaren 31n, beste urte askotan bezala, Durangoko Kristoren pasioaren azken entsegura gonbidatu gintuzten. Saioa Juan de Icíar elkarteak antolatzen du duela 22 urtetatik dagoeneko, eta 120 aktore zalek parte hartzen dute Santa Ana plazan.

Egoitzan badaude urteko saioa galdu nahi ez duten batzuk, beraz, ilusio handiz joan ginen, eta une oso hunkigarriez eta aktoreen lan onez gozatzeko aukera izan genuen.

Entseguaren amaieran, Jesusena eta Mariarena egiten zuten aktoreak agurtzera hurbildu ziren eta egindako lan onarengatik zoriondu genituen. Izan ere, hiru egun jarraian aritzen dira Aste Santuan.

Eskerrik asko Durangoko pasioaren antolatzaileei urtero gutaz gogoratzeagatik, eta obraren parte-hartzaileengandik jasotzen dugun maitasunarengatik.

 

Durangoko Pasioaren entseguan

Posted in Aita Menni