Durangoko Joxe Miel Barandiaran egoitzako egoiliarrek hiri-ortu ekologiko bat jarri dute abian

Hiri-ortu ekologikoa

Durangoko Joxe Miel Barandiaran egoitzak ortu ekologikoa du uda honetatik, eta egoiliarrek, egunero zaintzen dituzten zenbait barazki landatu dituzte. Eurentzat jarduera entretenigarri eta erakargarria da.

Ortua patioan dago, eta egoiliar guztiak joan daitezke. Besteak beste Gabriel, Josemari, Juan, Ramón eta Mari egoiliarrek osatutako taldeak eta zentroko begiralea den Elok lehen landaketa egin dute, eta lehen emaitzak lortu dituztenez, beste jende askok ere proiektuan lagundu nahi izan du. Guztiz ekologikoa den laborea aukeratu dute, eta ez dute inolako pestizidarik erabili; baliabide naturalak bakarrik aplikatu dituzte. Udako lehen landaketa honetan, kalabaza, piperra, lekak, hiru motatako urazak, eskarola, haritza, tomateak eta albaka; azken hori, beren esperientzian eta jakiturian oinarrituz, landare-zorriek landareak ez erasotzeko.

Askorentzat bere bizitzan eta haurtzaroan izan duten jarduera berriro egitea ekarri du, onura sozial, okupazional eta terapeutikoz (horien artean harreman pertsonalak) beteriko jarduerari ekitea. Etengabe zaindu behar dute, eta zentzumenak suspertzen dituzte. Ortuak, gainera, ohiko eskuzko ponpa bat ere badu, ureztatzearen eta euriaren ura berreskuratzeaz gain, ariketa arina eta oso lasaigarria ere ekartzen duena.

Jardinería Kasaku enpresak egin du instalazioa, eta GITMA markako hiri-ortu bat jarriz.

Hiri-ortu ekologikoa Joxe Miel Barandiaran egoitzan

Hiri-ortu ekologikoa Joxe Miel Barandiaran egoitzan

Hiri-ortu ekologikoa Joxe Miel Barandiaran egoitzan

Tagged with: , , ,
Posted in Aita Menni