Durangoko Barandiaran Egoitzako adinekoek Urkiola bisitatu dute

Durangoko Barandiaran Egoitzako egoiliarren bi taldek maiatzaren 29an eta ekainaren 12an irteera bana egin dute Urkiolako Santutegira, izen bereko mendatera, Abadiñoko herrian kokatua.
Monitoreek lagunduta, Barandiaraneko adineko pertsonek Santutegiko bisita gidatu batez gozatzeko aukera izan zuten. Komunitateko apaizak tokiari buruzko historia eta denboran zehar jasan dituen eraldaketak azalduz joan zen. Halaber, azaldu zien XX. mendeko 70. hamarkadatik barrualdea apaintzen duten mosaikoz egindako muralak amaitzeko, 850.000 pieza baino gehiago dituztenak, hiru urte baino gehiago behar izan zela, teselak kokatzeko zailtasunak zirela eta.

Barrualdean otoitz egiten denbora bat eman osten, bisitak santutegiko lorategian jarraitu zuen. Bertan Bizkaiko bizimoduari lotutako elementu sinbolikoak ikusi zituzten: itsasoa, aingura batez irudikatua; larrea, laia batez irudikatua; eta industria, antzinako burdinola bateko harrizko turbina batez irudikatua.

San Anton Abad eta San Antonio Paduari sagaratutako tenplua bisitatu ostean, inguruetatik paseo bat ematea bezalakorik ez dago, Urkiolako Natur Parkearen gaineko ikuspegi ikaragarriez gozatzeko, Anbotoz eta Alluitzez.

 

Durangoko Barandiaran Egoitzako adinekoek Urkiola bisitatu dute Durangoko Barandiaran Egoitzako adinekoek Urkiola bisitatu dute Durangoko Barandiaran Egoitzako adinekoek Urkiola bisitatu dute

Tagged with: , ,
Posted in Aita Menni