Durangoko Barandiaran Egoitzak San Faustoak ospatu ditu

Beste urte batez Durangoko Joxe Miel Barandiaran egoitzako adinekoek herriko festa handiekin, hots, San Faustoekin, zerikusia duten jarduerez gozatu dute, urriaren 11tik 23ra bitartean.

Festak 11n hasi ziren ohiko txupinazoarekin. Aurten, Durangoko Gurutze Gorria izan da arduraduna. Egun berean, Udaletxetik, jaiegunetan erabili genituen zapiak ekarri zizkiguten.

Durangoko Barandiaran Egoitzak San Faustoak ospatu ditu

San Fausto egunean, hilak 13, menu berezia egon zen Egoitzan, eta arratsaldean ohiko arto-opilak askaldu genituen.

Igandea, hilak 16, festen egun handia izan zen. Goizean Durangoko udal musika-banda etorri zen bisitatzera eta asko gozatu genuen abestiekin. Ondoren, autobusak hartu eta adinekoentzako bazkarira joan ginen, Landakoko erabilera anitzeko eremuan. Guztira, 700 pertsona bildu ginen. Egoitzatik joan ginen 30 pertsonok, jarri ziguten bazkariaz gozatu genuen eta gero egindako dantzaldian parte hartu genuen.

Durangoko Barandiaran Egoitzak San Faustoak ospatu ditu

Asteazkenean, 19an, Arotza musikaria etorri zen. Bere gitarrarekin eta herri-abestiekin arratsaldea girotu zuen, eta mundu guztia animatu zuen abestera eta dantzatzera arratsalde osoan.

Durangoko Barandiaran Egoitzak San Faustoak ospatu ditu

Azkenik, 22an, jaiei amaiera eman genien, Durangoko trikitilarien bisitarekin. Solairu guztietatik igaro ziren giroa alaituz.

Posted in Aita Menni