Durangoko AKI dendak lorezaintza materiala dohaintzan eman dio Barandiaran Egoitzari

Durangoko AKI dendak lorezaintza materiala dohaintzan eman dio Barandiaran Egoitzari

Durangoko AKI brikolaje eta lorezaintza dendak beste behin ere keinu polita izan du adineko pertsonen Joxe Miel Barandiaran Egoitzarekin, lorezaintza material eta landare ugari dohaintzan emanez.

Pasa den maiatzaren 7an Durangoko AKI dendako langileak Joxe Miel Barandiaran Egoitzaraino etorri ziren lorezaintza materialarekin eta landareak zituzten loreontzi handiekin, hala nola geranioak eta marrubiak, zentroari dohaintzan emateko.

Eguraldi ona eta ereiteko garai dela aprobetxatuz, Ana eta Joana, brikolaje dendako langileetako bi, egoiliar eta senide talde bati landareek behar dituzten zaintzen berri ematen aritu ziren, baita ereite eta ureztatze teknikena ere, eta Egoitzak duen baratzerako ideiak eta aholkuak eman zituzten, hemen bizi diren adineko pertsonek zaintzen dutena.

Durangoko AKI dendak adineko pertsonen Barandiaran Egoitzarekin kolaboratzen duen hirugarren aldia da. Pasa den Eguberrietan Egoitzaren sarreran jarri genuen zuhaitz ederra dohaintzan eman zuten, eta otsailean egurrezko xaflak, marketeria materiala eta margoa aukeratu zuten, gure adineko pertsonek eskulan jardueretan argazki markoak egiteko.

Eskerrik asko, AKI!

 

Durangoko AKI dendak lorezaintza materiala dohaintzan eman dio Barandiaran Egoitzari Durangoko AKI dendak lorezaintza materiala dohaintzan eman dio Barandiaran Egoitzari

Tagged with: , ,
Posted in Aita Menni