Durangoko Adinekoentzako Antzerki Jardunaldietan

Maiatzaren 27an Durangoko Adinekoek Antzeztutako VI. Antzerki Jardunaldiak hasi ziren. Jardunaldi horien helburua da adinekoek gizarteko parte aktibo eta parte-hartzaile gisa dituzten gaitasunen eta ahalmenen aurrean sentikor agertzea.

Durangoko Goratagora Antzerki Taldeak ‘El mesón de los suspiros’ obra antzeztu zuen eta gure Egoitzako zortzi pertsonako talde batek obra dibertigarriaz gozatu zuen maiatzaren 29ko ostiral gauean.

Izaskun Asuaren zuzendaritzapean, 1995. urtean hiribilduan lanean hasi zen Gora ta Gora Antzerki Taldeko 18 aktore aritu ziren zenbait egileren zortzi obra laburretan, garai eta eremu berera egokituta.

Posted in Aita Menni