Durango eta Deustuko Futbolean oinarritutako Erreminiszentzia Tailerrek San Mames estadioa bisitatu dute

Durangoko adinduentzako Joxe Miel Barandiaran Egoitzako eta Deustuko Aita Menni Eguneko Zentro Psikogeriatrikoko erabiltzaileen bi taldek San Mames estadioa bisitatu zuten maiatzaren 11n, osteguna, bi zentroetan garatzen ari den Futbolean Oinarritutako Erreminiszentzia Tailerraren barruan, zeina Espainiako Futbolari Beteranoen Federazioak (FEAFV) eta Espainiako Futbolarien Elkarteak (AFE) antolatzen duten.

Senideek eta zentroetako profesionalek lagunduta, Tailerreko parte hartzaileei Athletic Klubeko langileek eta luxuzko bost anfitrioik egin zieten harrera, azken horiek Athleticeko Jokalari Ohien Elkarteko kideak izanik (AEA): Jose Angel Iribar, Pablo Otaolea, Javi Gonzalez, Juan Maria Zorriqueta eta Andoni Ayarza –azken biak Tailerren bultzatzaile eta antolatzaileak dira–. Haiekin batera, zelai berriko txoko guztiak ezagutu zituzten: joko zelaia, non argazkiak egin zituzten “Pichichi” mitikoaren bustoaren ondoan, lehoiek norgehiagoka bakoitzean igarotzen duten aldageletako irteera, edo prentsa aretoa, non erreminiszentzia saio txiki bat egin zen, kontakizun txuri-gorriaren une historikoetako batzuk gogoratzeko -1984ko Kopa finala, gabarra…–. Amaieran, Athleticeko himnoaren akordeak entzun ziren, oraingoak zein 1950eko “Tiene Bilbao un gran tesoro… ¡Alirón alirón, el Athletic es campeón!” ahaztezin haiek, parte hartzaile guztien oroitzapenean muineraino sustraituta.

 

Durango eta Deustuko Futbolean oinarritutako Erreminiszentzia Tailerrek San Mames estadioa bisitatu dute Durango eta Deustuko Futbolean oinarritutako Erreminiszentzia Tailerrek San Mames estadioa bisitatu dute Durango eta Deustuko Futbolean oinarritutako Erreminiszentzia Tailerrek San Mames estadioa bisitatu dute

 

 

Tagged with: , , ,
Posted in Aita Menni