Dantzaldia Txurdinagabarriko adinekoen egoitzan

Ekainaren 4ko arratsaldean, Saioa Fernández Corpasek zuzendutako dantza modernoko eskolako neskatilak etorri ziren egoitzara.

Arratsalde dibertigarria izan zen: haien dantzekin eta alaitasun kutsakorrarekin izugarri gozatu genuen. Gainera, gure egoiliarrek koreografia oso animatua prestatu zuten Begoñazpi Ikastolarekin egiten dugun generazio arteko programako gazte batzuekin.

Ondoren, inprobisaziorako tartea izan genuen, eta festan jarraitu genuen lehengo eta oraingo abestiak dantzatuaz.

Dantzaldia Txurdinagabarriko adinekoen egoitzan

Dantzaldia Txurdinagabarriko adinekoen egoitzan

Posted in Aita Menni