Adineko pertsona

Danborrada Villabonako adinduentzako Santiago Egoitzan

Danborrada
Danborrada

Hainbat egunez entseguak gogor egin ondoren, Villabonako adinduentzako Egoitzako egoiliarrek, langileek eta lagunek Danborradan parte hartu genuen joan den ostiralean; danborrada Amasa-Villabonako Jesusen Bihotza parrokiako Malkar aisialdi elkarteak antolatu zuen, katekesi taldearekin batera.

Urtero bezala, danborrek eta upelek, musika bandaren laguntzarekin, herriko kaleak alaitu zituzten Raimundo Sarriegiren abesti ezagunen erritmoarekin, eta Egoitzaren parean gelditu ziren, formatuta zain geundelarik, gure uniforme, danbor eta makilatxoekin.

Gure partaidetzarekin, eskerrak eman nahi genizkien parrokiako taldeei Egoitzan egiten diren ekintza askotan ematen duten laguntzagatik eta eskaintzen diguten kariñoagatik.

 

[optines1]

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.
[optines2]