Bukatu da Belaunaldiarteko Programaren beste edizio bat

Programa Intergeneracional 2019 en la Residencia de mayores Txurdinagabarri

Pena handiz, agur esaten diogu Txurdinagabarri Egoitzaren Belaunaldiarteko Programaren 2019ko edizioari, bukaerara iritsi baita.

Otsailean, martxoan eta apirilean, Begoñazpi ikastetxeko neska ikasleen talde bat etorri da Egoitzara astearte eta asteazken arratsaldetan gure nagusiekin egoteko eta haiekin batera jarduerak egiteko. Era guztietako eskulanak egin ditugu, janariak prestatu ditugu, gure burua mimatu dugu autozainketen eta estetikako tailerrean, irakurri egin dugu, josi, eta, horretaz aparte, ariketa pixka bat egin dugu X-Boxekin jolasten ari ginen bitartean eta garai bateko joko tradizionalak ikasi ditugu, eta abestu eta dantza eta barre ere egin dugu…baina, batez ere, asko-asko ikasi dugu adineko pertsonok gazteengandik, baita alderantziz ere, eta bi taldeen elkar ezagutzan aurrera egin dugu eta adiskidetasunezko eta maitasunezko harreman sendoa eratu dugu.

Horregatik, pena handia ematen digu Programaren edizio hau bukatu izanak, eta hurrengoaren zain geratzen gara, gogo handiz, beste boluntario batzuk ezagutuko ditugulakoan eta haiekin ere orain gurekiko elkarlana bukatzen dutenekin bezain ondo igaroko dugulakoan.

Laster arte eta eskerrik asko!

Belaunaldiarteko Programa Txurdinagabarri Egoitzan Belaunaldiarteko Programa Txurdinagabarri Egoitzan Belaunaldiarteko Programa Txurdinagabarri Egoitzan Belaunaldiarteko Programa Txurdinagabarri Egoitzan Belaunaldiarteko Programa Txurdinagabarri Egoitzan Belaunaldiarteko Programa Txurdinagabarri Egoitzan Belaunaldiarteko Programa Txurdinagabarri Egoitzan

Posted in Aita Menni