Adineko pertsona

Bizkaiko Elikagai Bankuaren Gabonetako kanpainan laguntzen

En la recogida del Banco de Alimentos de BIzkaia

Txurdinagabarri Egoitzako eta Eguneko Zentroko lagun talde batek Bizkaiko Elikagai Bankuaren Gabonetako kanpainan parte hartu berri dugu, langile boluntario moduan.

Iaz geratu zen bezala, gure postua Txurdinaga auzoko supermerkatu batean zegoen, Egoitzatik hurbil. Bertaraino joan ginen bi taldetan, bat 9:15etik 11:30era arteko txanda egitera, eta bestea aurrekoari lekukoa hartu eta 13:15era arte laguntzera.

Gure zereginak ziren erosketak egitera sartzen ziren pertsonei kanpainan parte hartzeko aukera zutela jakinaraztea, produktuak zuzenean erosiz edo, kutxan ordaintzean, Elikagai Bankuaren kontuan ekarpen ekonomiko bat eginez. Produktuak erostearen alde egiten zutenei poltsa bat ematen genien, eta produkturik egokienak zein ziren jakinarazten genien.

Bezeroak poltsekin irteten zirenean, Bankurako zirenak jaso eta edukia sailkatzen genuen, elikagai motaren arabera pilatuta.

Bizkaiko Elikagai Bankuaren Gabonetako kanpainan laguntzen Bizkaiko Elikagai Bankuaren Gabonetako kanpainan laguntzen

Albiste gehiago

Varias residentes de Txurdinagabarri y trabajadoras posan delante de un mural con la palabra Orgullosas

Emakume izateaz harro

Las cinco monitoras de Txurdinagabarri posan con la Sardina de Carnaval

Sardina datorren urtera arte agurtu dugu

Dos mujeres, con máscaras de carnaval hechas con cartulina

Inauterietako maskaren familia tailerra

Hiru pertsona, horietako bat gurpil-aulkian, disko-denda baten aurrean

80ko hamarkadako punkean murgiltzen

Adineko pertsonen talde bat, aulki batean eta gurpil-aulkietan eserita

Eguzkitan, Etxebarria parkean

Goizean erosketak egiten Ikean

Goizean erosketak egiten Ikean

Esker onaren edertasuna

Esker onaren edertasuna