Bizitza luzea Rock ‘n Rollari!

Rock and roll en la Residencia de mayores Txurdinagabarri de Bilbao

Bilboko adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan, aurten, rocka aukeratu dugu Inauterietako mozorroen motibo moduan, eta emaitza ezin ikusgarriagoa izan da.

Beti bezala, dezente aurrez hasi ginen mozorroak prestatzen. Goizetan, bateko eta besteko solairuetan mozorroak egiteko behar genuen guztia prestatuz joan ginen, esaterako, larruzko “txupa” beltzak, txapak eta intsignia rockeroak, tatuajeak eta beste osagarri batzuk. Jairako elementu apaingarriak ere prestatu genituen, esatera bateria polit-polita, gitarrak edo rockaren historiako binilozko diskoak, horien artean Rolling Stones, Ramones edo Kiss.

Zeregin horretan Egoitzan egiten dugun Belaunaldiarteko Programako neska-mutilek lagundu ziguten.

Jaiaren eguneko meriendan inauterietako xigorkiak jan genituen, garai bateko rock izarren eta taldeen bideoak ikusten genituen bitartean, girotzeko. Eta, ondoren, Koldoren musikaren erritmoan dantzara, berdin zaiolarik pasodoblea zein herri kantak edo rockaren himno betierekoak. Egun horretan Belaunaldiarteko Programako neskatilak ere bertan izan genituen, animatuz eta gelditu gabe dantza eginez begirale, senide eta zentroko langileekin batera.

Argazki pilo bat atera genituen sortu genituen apaingarriak erabiliz, photocall moduan, eta ganberroarena eginez posatzen genuen bitartean.

Bizitza luzea Rock ‘n Rollari!

 

Rock and roll Bilboko Txurdinagabarri adinduentzako Egoitzan Rock and roll Bilboko Txurdinagabarri adinduentzako Egoitzan Rock and roll Bilboko Txurdinagabarri adinduentzako Egoitzan Rock and roll Bilboko Txurdinagabarri adinduentzako Egoitzan Rock and roll Bilboko Txurdinagabarri adinduentzako Egoitzan Rock and roll Bilboko Txurdinagabarri adinduentzako Egoitzan Rock and roll Bilboko Txurdinagabarri adinduentzako Egoitzan Rock and roll Bilboko Txurdinagabarri adinduentzako Egoitzan Rock and roll Bilboko Txurdinagabarri adinduentzako Egoitzan

Tagged with: ,
Posted in Aita Menni