Bisita berezia Bilboko Arkeologi Museora

Azaroan zehar Bilboko Arkeologi Museoak adinekoen egoitzetan eta zenbait taldetan egiten dituen proiektuetako batean parte hartzeko aukera izan dugu Txurdinagabarriko Adinekoen Egoitzan. Proiektua “Historiaren oroitzapenak” da, eta bere helburua iraganeko ohituren berri ematea da, adinekoek eurek kontatuta.

Esperientzia museora joan aurretik hasten da. Horregatik museoko Didaktika taldea Egoitzara etorri zen, gure harremanetan jartzeko eta erakusketaren berri emateko. Horrez gain, Bilboren aldaketa-prozesuari buruz ere hitz egin zigun.

Gero, gu geu joan ginen museora eta Euskal Herriaren historian zehar egindako ibilbideaz gozatu genuen.

Bisitaren ondoren Oroitzapenen Laborategian sartu ginen eta hor, iraganeko bizipenak eta esperientziak gogora ekarri genituen gure lekuko eta objektu pertsonalen bidez. Horien izango dira ikusgai hain zuzen hurrengo erakusketan.

Berriro bizitza espero dugun esperientzia polita!

 

Bisita berezia Bilboko Arkeologi Museora Bisita berezia Bilboko Arkeologi Museora Bisita berezia Bilboko Arkeologi Museora

 

Tagged with: , , ,
Posted in Aita Menni