Bilboko Suhiltzaileek suteak eta istripuak nola prebenitu azaldu digute

Pasa den hilaren 22an, Bilboko Udaleko suhiltzaile talde bat Adineko Pertsonen Txurdinagabarri Egoitzara hurbildu zen, suteak eta bestelako arriskuak saihesteari begirako aholkuak emateko, gure etxean eta eguneroko bizitzan.

Bilboko Suhiltzaile Kidegoko dozena erdi bat kidek eman duten hitzaldian, Txurdinagabarri Egoitza eta Eguneko Zentroko 50 bat erabiltzailek parte hartu dute, eta gure bisitarien azalpenak adi jarraitu dituzte.

Ia hiru orduz azaldu digute etxeetan arrisku faktore ugari dagoela, eta kontuz ibilita, arrisku asko saihets dezakegula, ez soilik suari lotutakoak, baita oso ohiko istripuena ere. Gida bat eman digute, eta bertan, oso modu ikusgarrian, aholkuak eta prozedura arruntak ematen dira, hala nola: argiak eta sukaldeko sua etxetik atera aurretik itzaltzea, giltzak ez ahaztea, ke detektagailuak instalatzea, pospoloak edo txiskeroak haurren eskura ez uztea, su-itzalgailuren bat edukitzea, sistema elektrikoa egoera onean edukitzea, estufak zaintzea, plantxa piztuta eta zaindu gabe ez uztea, hargune elektriko berean gailu asko ez entxufatzea…

Gainera, zer su-itzalgailu mota dagoen eta nola erabili behar diren azaldu digute. Halaber, egiten duten lanari buruzko gauza asko kontatu digute, erabiltzen duten ekipamenduaz, eta nola jokatzen duten bertaratu beharreko suteetan.

Txurdinagabarri Egoitzara egindako bisita, Bilboko Suhiltzaileek adineko pertsonen zentro batera egin duten lehena izan da. Baina, egoitza eta eguneko zentroetara joaten jarraitzeko asmoa dute, erabiltzaileei suaren prebentzioaz azalpenak emateko.

Azaldu digutenez, gaur egun Bilbon 80 urtetik gorako 30.000 pertsona baino gehiago bizi da, eta horietatik ia 20.000 emakumeak dira. Pertsona hauetako asko bakarrik bizi dira, edo adinekoak diren beste batzuekin batera, eta maiz ez dira jabetzen kontu pixka batekin ibilita eta neurriren bat hartuz, istripuak eragoztea erraza dela.

Suhiltzaileen bisita ikaragarri gustatu zaigu, eman diguten informazio guztiagatik eta oso jatorrak izan direlako.

Eskerrik asko!

Bomberos en la Residencia de ancianos Txurdinagabarri de Bilbao
Bomberos en la Residencia de ancianos Txurdinagabarri de Bilbao
Bomberos en la Residencia de ancianos Txurdinagabarri de Bilbao
Bomberos en la Residencia geriátrica Txurdinagabarri de Bilbao

Tagged with: , ,
Posted in Aita Menni