Adineko pertsona

Bidaideak BSR animatzen dugu, Euroligako Txapeldunordea

Viendo al Bilbao BSR en el Polideportivo de Txurdinaga

Euroliga ia-ia irabazi genuen! Hilaren 27an ikusi genuen partida irabazi arren, gure taldeak, Bilboko Bidaideak BSR, berriz ere gurpil aulkiko saskibaloiko Euroligako bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen.

Adineko pertsonen Txurdinagabarri Egoitzara eguneko zentroko erabiltzaileak ekartzen dituen autobus egokituak kudeatzen dituen entitatea da Bidaideak, baita irteeraren bat egiten dugunean eramaten gaituena ere.

“Hondartza denontzat” izeneko zerbitzua ere badu Bidaideak-ek, udan hondartzara joateko erabiltzen duguna. Horrek Txurdinagabarriko adineko pertsonei areaz eta uraz modu erosoan gozatzea ahalbidetzen die, Bidaideak-eko langileek maneiatzen dituzten aulki bereziekin.

Gurpil aulkiko saskibaloi talde bat ere badute, Bidaideak BSR, apirileko azken egunetan zehar Euroligako finala lehiatu duena, beste zazpi talderekin batera: Turkiako Galatasaray, Besiktas eta Karabukspor; Austriako Sitting Bulls; Ingalaterrako London Titans eta The Owls; eta Alemaniako Hamburgo.

Final hauek osatzen dituzten 18 partidak Txurdinagako polikiroldegian jokatu dira, adineko pertsonen egoitzatik oso gertu, eta Barakaldoko Lasesarre polikiroldegian.

Egoitzako talde bat inaugurazio partidan taldea animatzera joan zen, Austriako Sitting Bulls taldearen aurkakoa. Bertan izan ziren ere bai alkatea, hainbat zinegotzi eta Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria, eta Bidaideak-ek 69 eta 51 irabazi zuen. Txurdinagako harmailak betetzen zituzten lagun guztiek bezalaxe, talde bilbotarra atsedenik gabe animatu genuen.

Hainbat partiden ostean, Bidaideak-eko jokalariek finalera iristea lortu zuten Galatasarayren aurka lehiatuz. Lehia handiko partida izan zen eta turkiarrek 71 eta 73 irabazi zuten, baina bilbotarrek garaiena eskura izan zuten: azken segundoan sartu ez zen hiruko batek garaipena emango zien, edo gutxienez bi puntu luzapenera joateko.

Zorionak, Bidaideak!

Sitting Bulls taldearen aurka:

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Finala:

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Bidaideak BSR animatzen dugu, Euroligako Txapeldunordea

Bidaideak BSR animatzen dugu, Euroligako Txapeldunordea

Bidaideak BSR animatzen dugu, Euroligako Txapeldunordea

Albiste gehiago

Varias residentes de Txurdinagabarri y trabajadoras posan delante de un mural con la palabra Orgullosas

Emakume izateaz harro

Las cinco monitoras de Txurdinagabarri posan con la Sardina de Carnaval

Sardina datorren urtera arte agurtu dugu

Dos mujeres, con máscaras de carnaval hechas con cartulina

Inauterietako maskaren familia tailerra

Hiru pertsona, horietako bat gurpil-aulkian, disko-denda baten aurrean

80ko hamarkadako punkean murgiltzen

Adineko pertsonen talde bat, aulki batean eta gurpil-aulkietan eserita

Eguzkitan, Etxebarria parkean

Goizean erosketak egiten Ikean

Goizean erosketak egiten Ikean

Esker onaren edertasuna

Esker onaren edertasuna