Belaunaldiarteko Programa amaitzeko jaia adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan

Belaunaldi arteko programa

Txurdinagabarri adinduentzako Egoitzan ospatutako jai batek balio izan du Belaunaldiarteko Programaren aurtengo edizioa amaitutzat jotzeko; programa Txurdinagako Begoñazpi ikastolarekin batera garatzen dugu.

Programa otsailean hasi zen, eta bertan parte hartu dute Txurdinagabarriko egoiliarrek eta Begoñazpiko bi ikasle taldek. Denbora horretan guztian hainbat jarduera eta tailer egin ditugu elkarrekin, hala nola sukaldaritza, eskulanak, dantza, musika, estetika tailerra, jolas ekintzak, boloak, kanasta, Xbox, txangoak, yoga, kontu kontari tailerrak

Ekintzetako batzuk Egoitzan egin dira, eta beste batzuk ikastetxean. Ikasleek adinduei laguntzen diete, eta bitartean ideiak, esperientziak eta ezagutzak trukatzen dituzte. Bi taldeek hainbat hilabete ematen dituzte elkarrekin, elkarrekiko errespetua areagotzen dute eta adiskidetasun harremanak sendotzen dituzte.

Joan den astean despedida jaia antolatu genuen Egoitzan, merendola eta musikarekin, eta agurrean emozio handiarekin.

Begoñazpiko neska-mutilek kontatu ziguten denbora horretan guztian oso ongi pasatu dutela adineko lagunekin. Asko baloratzen dituzte bizitzan esperientzia gehiago dutenengandik ikasi ahal izan dituzten gauza guztiak, eta aitortzen dute zaharrei buruz zuten perspektiba nabarmen aldatu dela Programan parte hartzen hasi aurretik zutenarekin konparatuta.

Programan parte hartu duten adinekoek, berriz, eskerrak eman zizkieten neska-mutilei euren konpainia eta alaitasunagatik, eta segurtatu zieten asko botako dituztela faltan.

 

Belaunaldiarteko Programa amaitzeko jaia adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan Belaunaldiarteko Programa amaitzeko jaia adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan Belaunaldiarteko Programa amaitzeko jaia adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan Belaunaldiarteko Programa amaitzeko jaia adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan Belaunaldiarteko Programa amaitzeko jaia adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan Belaunaldiarteko Programa amaitzeko jaia adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan Belaunaldiarteko Programa amaitzeko jaia adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan Belaunaldiarteko Programa amaitzeko jaia adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan

Tagged with: , , ,
Posted in Aita Menni