Begoñako Amatxuri otoitz eta kantu

Bere jai eguna urriaren 11an bada ere, maiatza Ama Birjinaren hilabetea izanik, hilaren 16an adineko pertsonen Txurdinagabarri Egoitzako talde bat Begoñako Andra Mari bisitatzera joan ginen.

Begoñako basilikan 11:00etan meza zegoen, eta Txurdinagatik oso urrun ez dagoenez, haraino joan ginen eukaristian parte hartu eta Amatxuri otoitz egitera.

Amaitzean, Begoñako Amatxuren abestia abesten ari zirenekin bata egin genuen, “Begoñako Andra Mari” famatua:

Begoñako Andra Mari
Bizkaiko zaindari.
Zure seme maitaleak
Zugana kantari.
Itsas gizon sinesdunak
Zugan dabe kabi
artzain gaixo menditarrak
Zugan euren begi.
Lugin eta langileak
Zuri otoilari.
Aberatsak ta txiroak
zaituela argi.
Ama maite bihotzeko
bigun eta garbi.
Bizkaiko seme-alabak
hartu ta zain beti.

(Nuestra Señora de Begoña,
patrona de Bizkaia;
tus hijos amados
vamos a ti cantando.
Los fieles marineros
tienen en ti su nido;
el pastor del monte
mira siempre hacia ti;
te rezan
obreros y mineros:
eres la luz
para ricos y pobres.
Madre amada,
acoge y cuida por siempre
a los hijos de Bizkaia
de puro y limpio corazón.)

Begoñako Amatxuri otoitz eta kantu Begoñako Amatxuri otoitz eta kantu

Tagged with: , ,
Posted in Aita Menni