Aste Nagusiko giroaz disfrutatu dugu

Marijaia Txurdinagabarri Egoitzan

Joan den 2018ko Aste Nagusian, Txurdinagabarri Egoitzan hiru aldiz irten gara Bilboko jai giroaz disfrutatzera.

Lehenago, eskulanen tailerrean, ondoren Egoitzan banatuko genituen zapiak egiten aritu ginen, Aste Nagusi osoan zehar harro erakusteko.

Jaiak hasi baino egun bat lehenago, hilaren 17an, ostirala, Areatzara jaitsi ginen dagoeneko muntatuta zeuden txosnak ikustera eta inguruan zerbait hartzera. Goiz euritsua egokitu zitzaigun, baina halere ez genuen atzera egin, eta paseo entretenigarri batez disfrutatu genuen, txosnetako dekorazioa eta muntaia ikusgarriak ikusiz.

Aste Nagusiko beste egun batean Txurdinagako plazara joan ginen, pintxopotea egitera. Oso animatuta zegoen, eta zerbait edan eta tortilla eta olibak jan genituen.

Hilaren 21ean, asteartea, egoiliar, langile eta senide talde bat Doña Casilda Parkeko Pergolara joan ginen, bilbainadak kantatzen dituen “Los Txikis” taldearen emanaldia entzutera. Pilo bat gozatu genuen gure hiriko abesti tipikoak abesten, eta kontzertuaren ondoren inguruan zerbait jaten geratu ginen.

Bilbainadak Bilbainadak Bilbainadak

Egun horretan bertan, goizean, Egoitzan geratu zirenak beheko solairuko gelara jaitsi ziren, pantaila handian “Los 5 Bilbainos” eta “Los Txikis” taldeek grabatutako emanaldi batez disfrutatzeko.

Abuztuaren 22an Egoitzako solairuetan eta Eguneko Zentroan ospatu genuen jaia, eta gure Marijaia partikularraren bisita hartu genuen, ofiziala baino pixka bat txikiagoa izanik, hura bezain alai eta sinpatikoa.

Marijaia Txurdinagabarri Egoitzan Marijaia Txurdinagabarri Egoitzan Marijaia Txurdinagabarri Egoitzan

Eta Bilboko jaiei urrezko amaiera emateko, ostegunean, hilak 23, aurreko eguneko su artifizialen grabazio bat eman genuen aretoan, egoiliar eta senideentzat, eta gauean talde bat teilatuko zabaltzara igo ginen zuzenean ikusteko, eta hasi aurretik txokolatea hartu genuen txurroekin.

Su artifizialak Txurdinagabarri Egoitzan Su artifizialak Txurdinagabarri Egoitzan

Tagged with: , ,
Posted in Aita Menni