Artea Durangoko Barandiaran Egoitzako fatxadan

Pasa den maiatzaren 11n Durangoko Joxe Miel Barandiaran adineko pertsonen Egoitza eta Eguneko Zentroko fatxada Ines Larrinagaren ikasturte amaierako lanerako marko bilakatu zen, Arte Ederretako hirugarren mailako ikaslea.

Lanak, 5 metro luze bider 1,5 metro zabaleko arkatz eta akuarelaz egindako marrazkia, gai bezala ditu Durangaldeko mendiak, eta goizeko lehen orduan jarri zuten Egoitzaren sarreraren ondoan.

Egunean zehar durangar ugari gerturatu ziren, baita tokiko telebista ere. Gure Egoitzako adineko pertsona talde batzuk ere ikustera atera ziren, eta Ines Larrinagarekin hizketan aritu ziren, bere obraren sortze prozesua azaldu zien eta harekin argazkiak egin zituzten.

Egunaren amaieran, gau aldera, marrazki ikaragarri handi hori bildu egin zuten.

 

Artea Durangoko Barandiaran Egoitzako fatxadan

Artea Durangoko Barandiaran Egoitzako fatxadan

Artea Durangoko Barandiaran Egoitzako fatxadan

Artea Durangoko Barandiaran Egoitzako fatxadan

Posted in Aita Menni