Arrasateko Eguneko Zentroko belaunaldi arteko programak hurrengo urtean ere jarraituko du

Belaunaldi arteko programa

Arrasateko Eguneko Zentroan eta Arizmendi Ikastolan 2013-2014 ikasturtean zehar garatutako belaunaldi arteko programak hurrengo urtean ere jarraituko du, Aita Menniko arduradunek eta ikastetxekoek balorazio positiboa egin dutelako. Datorren irailean zentroko eta ikastolako arduradunak datorren urterako programazioa prestatzeko bilduko dira.

Programaren jatorria

Ez dago zalantzarik gaur egungo gizartea pixkanaka zahartzen ari dela. Horrela, adin-banaketa definitzen zuen ohiko piramidea dorre bertikala bihurtzen ari da. Izan ere, 2030. urtean, biztanleen % 24k 65 urte baino gehiago izango ditu, eta % 12k 75 urte baino gehiago. Zahartze hori gizarte-baliabideen inguruko zenbait gogoeta sortzen ari da.

Sozietateak duen baliabideetako bat Adinekoen Eguneko Zentroa da. Han, eguneko arreta profesionalizatua ematen dute, adinekoak bere ingurunean egon daitezen.

Adinekoek besteak beste borondatezko lanen bitartez eta esperientziak eta ezagutzak azalduz gizartean duten zeregin garrantzitsua kontuan hartuz, Mendeko Adinekoen Aita Menni Eguneko Zentroak belaunaldi arteko programa sortzeko ekimena abian jarri zuen.

Adin desberdineko pertsona-taldeen artean elkarrekintza lortzeko diseinatutako belaunaldi arteko programek onura interesgarriak ekartzen dituztela frogatu dute, hala nola adinekoekiko bazterkeria desagerraraztea eta gizarteratzen laguntzea.

Programaren helburuak

Belaunaldi arteko programa Arrasaten dauden Mendeko Adinekoen Aita Menni Eguneko zentroan eta Arizmendi ikastolan egin dira.

Programa Eguneko Zentroko 41 erabiltzaileekin eta ikastolako 3 eta 6 urte arteko haurrekin (gutxi gorabehera 75 haur) garatu da, eta haien senideek ere lagundu dute.

Programaren helburuak ezartzean Eguneko Zentroko pertsonen profila (haien muga motorrak, fisikoak edota kognitiboak) eta haurren trebetasunak eta gaitasunak kontuan hartu dira.

Hauek izan dira helburu nagusiak:

  • Adinekoen eta neska-mutilen artean elkarrekintza, ezagutzen trukatzea eta errespetua sustatzea.
  • Adinekoen eta neska-mutilen estimulazioa, mugikortasuna eta sormena sustatzea.
  • Dibertitzeko eta entretenitzeko eremuak sortzea.

Jarduerak

Orain deskribatuko den plangintza ezartzeko, zenbait bilera eta komunikazio egin dira Eguneko Zentroko teknikarien eta Arizmendi Ikastolako irakasleen artean.

Gabonetako postala
Datak: 2013/11/13, 2013/11/20, 2013/11/27, 2013/12/04.
Tokia: Eguneko Zentroa
5 eta 6 urteko neska-mutilak Eguneko Zentrora joaten dira gure aitona-amonekin eskulan bat egiteko (Gabonetako postala).

Gabonetako abesbatza
Data: 2013/12/18
Tokia: Eguneko Zentroa
3 eta 7 urteko arteko neska-mutilak Eguneko Zentrora joaten dira eta Gabonetako zenbait abesti abesten dituzte gure aitona-amonekin.

Zentzumenak
Datak:2014/02/27 eta 2014/03/12
Tokia: Eguneko Zentroa
4 urteko neska-mutilak Eguneko Zentrora joaten dira aitona-amonekin Psikomotrizitate Programa egiteko. Gero, zentzumenak (ukimena, entzumena eta usainmena) estimulatzeko zenbait ariketa egiten dituzte elkarrekin.

Elkarrekin bazkaltzea
Datak: 2014/03/27 eta 2014/05/22
Tokia: Arizmendi Ikastola
Aitona-amonak ikastolara joaten dira haurrekin (0 eta 1 urte artekoak) eta andereñoekin bazkaltzeko.

Gure loreak eta baratza
Datak: 2014/05/07
Tokia: Arizmendi ikastola
Gure aitona-amonak Ikastolara joaten dira eta haurrekin HORTALIZAK eta loreak landatzen dituzte baratzean.

Posted in Aita Menni