Adineko pertsona

Arrasateko Eguneko Zentroaren Belaunaldi arteko Programaren edizio berria Arizmendi Ikastolarekin

Belaunaldi arteko Programa
Belaunaldi arteko Programa

Arrasateko Aita Menni Eguneko Zentroak eta Arizmendi Ikastolak aurreko ikasturtean dagoeneko garatu zuten Belaunaldi arteko Programaren beste edizio bat abian jarri dute.

Ekimen honen barruan, Eguneko Zentrora joaten diren adinekoek eta ikastolako adin desberdinetako zenbait ikaslek antolatu diren jardueretan parte hartuko dute. Bi taldeentzat oso onuragarria da, hainbat helburu lortzen direlako:

  • Adinekoen eta neska-mutilen artean elkarrekintza, ezagutzen trukatzea eta errespetua sustatzea.
  • Adinekoen eta neska-mutilen estimulazioa, mugikortasuna eta sormena sustatzea.
  • Dibertitzeko eta entretenitzeko eremuak sortzea.

2014-2015 ikasturteko programa

Gabonetako postala
Datak: Azaroaren 19 eta 26, abenduaren 3 eta 10
Tokia: Eguneko Zentroa

5 eta 6 urteko neska-mutilak Eguneko Zentrora joango dira gure aitona-amonekin eskulan bat egiteko (Gabonetako postala).

Gabonetako abesbatza
Data: Abenduaren 18
Tokia: Eguneko Zentroa

3 eta 7 urteko arteko neska-mutilak Eguneko Zentrora joango dira eta Gabonetako zenbait abesti abestuko dituzte gure aitona-amonekin.

Agate Deuna
Data: Otsailaren 5
Tokia: Eguneko Zentroa / Garaia Berrikuntza Gunea

Hasiera batean 4 eta 5 urteko neska-mutilak Arrasateko Errehabilitazio Psikosozialeko Zentrora joango dira abestera, eta gero, Eguneko Zentrora joango dira aitona-amonekin abesteko. Amaitzeko, Garaia Berrikuntza Gunera joango gara han abesteko.

Korrika
Data: Martxoaren 2
Tokia: Eguneko Zentrotik hurbil

4 urteko neska-mutilak eguneko zentrotik hurbil ibiliko dira eta gure aitona-amonak haien zain egongo dira, bi pankartekin, Korrikaren berri emanez. Gero, aitona-amonen txanda izango da, eta zentroaren inguruan ibiliko dira. Jarduera amaitzeko, aitona-amonek euskararen inguruko hitzaldi laburra emango dute (nola hitz egiten zen lehen…).

Wii-ra eta antzinako jolasetara jolastuz
Data: Apirilaren 15 eta 22
Tokia: Eguneko Zentroa

5-6 urteko neska-mutilek eta gure aitona-amonek Wii kontsolarekin jolastuko dute gure Eguneko Zentroan, eta baita lehen jolasten ziren beste jolas batzuetara ere.

Elkarrekin bazkaltzea
Data: maiatzean
Tokia: Arizmendi Ikastola

Aitona-amonak ikastolara joango dira haurrekin (0 eta 1 urte artekoak) eta andereñoekin bazkaltzeko.

Agur-festa
Data: Ekainaren 16
Tokia: Arizmendi Ikastola

Gure aitona-amonek abestiak eta bizkotxoak prestatuko dituzte ikastolako neska-mutilekin partekatzeko. Haurrek, bestalde, zenbait dantza eta koreografia prestatuko dituzte agur esateko.

Belaunaldi arteko Programa

 

Albiste gehiago

Varias residentes de Txurdinagabarri y trabajadoras posan delante de un mural con la palabra Orgullosas

Emakume izateaz harro

Las cinco monitoras de Txurdinagabarri posan con la Sardina de Carnaval

Sardina datorren urtera arte agurtu dugu

Dos mujeres, con máscaras de carnaval hechas con cartulina

Inauterietako maskaren familia tailerra

Hiru pertsona, horietako bat gurpil-aulkian, disko-denda baten aurrean

80ko hamarkadako punkean murgiltzen

Adineko pertsonen talde bat, aulki batean eta gurpil-aulkietan eserita

Eguzkitan, Etxebarria parkean

Goizean erosketak egiten Ikean

Goizean erosketak egiten Ikean

Esker onaren edertasuna

Esker onaren edertasuna