Arrasateko Aita Menni Eguneko Zentroak 20 urte bete ditu

Arrasateko adinduentzako Aita Menni Eguneko Zentroak 20 urte bete ditu asteon, guztira 467 laguni arreta emanda.

Zentroa 1997ko urriaren 2an jarri zen martxan, Debagoienean dementzi zuten eta etxean zeuden pertsonen eta familien beharrei erantzuteko.

Egun aipagarri hori ospatzeko, zentroak ekitaldi bat antolatu du, eta bertan parte hartu dute Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendetasunaren Arretarako Saileko buru Arritxu Manterolak, Aita Menni Ospitaleko Zuzendaritzaz eta Eguneko Zentroko langileez, erabiltzaileez eta senideez gain.

Ekitaldian Eguneko Zentroko taldeak azalpenak eman ditu instalazioaren 20 urteko historiaren inguruan. Erabiltzaileek eta senideek, berriz, lehen eskutik kontatu dituzte euren bizipenak, eta, ondoren, Aramaioko abesbatzak emanaldia eskaini du eta luntxa egin da.

Eguneko Zentroa ireki zenean, 20 leku zituen baimenduta, eta 15 leku Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuta. Diziplina askoko arretatik abiatuta, helburu hauek ezarri ziren: zaintzailearen atsedena, erabiltzailearen narriadura atzeratzea interbentzioko estrategien bitartez eta instituzionalizazioa atzeratzea. Gaur egun 40 leku daude (37 Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuta eta hiru Arabako Foru Aldundiarekin), eta astelehenetik ostiralera okupatzen dira. Asteburu eta jaiegunetan 12 leku daude, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sendian programara zuzendutakoez gain.

20 urteko existentzian, zentrotik 467 lagun igaro dira, 351 lagun astelehenetik ostiralera eta 116 asteburuetan.

Eguneko Zentroko arretaren bilakaeran, arreta erabiltzailearengana eta familiarengana zuzentzea izan da ardatza, autonomia errespetatuz, erabakitzeko gaitasunari dagokionez. Gero eta gehiago hartzen dira kontuan parte hartzea, disfrutatzea, partaidetza sentimendua eta autoestimua bezalako balioak, erabiltzailearen ongizatea hobetzeari lotuta.

Urteurrena ospatzeko, hainbat ekintza aurreikusi dira: Urriaren 25ean, asteazkena, 11:00etatik 13:00etara sukaldaritza lehiaketa egin zen, sariekin. 15:00etan “Zainketaren garrantzia gaur egungo gizartean, generoaren ikuspegitik”, izeneko tailerra egin zen, Kuorum Sarearen eskutik. Ostegunean, hilak 26, eukaristia bat egin zen, eta 15:00etan dantza lehiaketa jokatu zen, sariekin. Hilaren 27an, ostirala, 11:00etan, zentroko psikologo Maria Jose Novak hitzaldia eman zuen “Buru osasuna, zahartze aktiboa” izenburupean.

 

Arrasateko Aita Menni Eguneko Zentroak 20 urte bete ditu Arrasateko Aita Menni Eguneko Zentroak 20 urte bete ditu Arrasateko Aita Menni Eguneko Zentroak 20 urte bete ditu Arrasateko Aita Menni Eguneko Zentroak 20 urte bete ditu Arrasateko Aita Menni Eguneko Zentroak 20 urte bete ditu Arrasateko Aita Menni Eguneko Zentroak 20 urte bete ditu Arrasateko Aita Menni Eguneko Zentroak 20 urte bete ditu Arrasateko Aita Menni Eguneko Zentroak 20 urte bete ditu

 

Tagged with:
Posted in Aita Menni