Ariketen taula berria Txurdinagabarrin

Txurdinagabarri egoitzako Errehabilitazio Zerbitzuak taula bat diseinatu du eguneroko oinarrizko jardueretan ohiko mugimenduak entrenatzeko. Horrekin, goiko gorputz-atalen mugikortasuna indartu egiten da eguneroko bizitzaren materialekin.

Taulak zenbait elementu ditu: entxufeak, etengailuak, bonbillak, ate baten eskulekuak, ateko morroiloak eta kateak, txorrota, gerrikoa, zapata baten kordoia eta kremailera. Horiekin zenbait ariketa egin ditzakete egoiliarrek eskuekin eta atzamarrekin, horrela, adinarekin gertatzen zaien mugikortasun falta txikiagotzeko.

Taula gimnasioan dauden pisuen ondoan ikus dezakezue.

Anima zaitez eta probatu zure senidearekin!

Ariketen taula berria Txurdinagabarrin

Posted in Aita Menni