Animaliekin egindako terapia-erakusketa Soraluzeko Adinekoentzako Eguneko Zentroan

Alkarri Elkarteak eskainitako boluntarioen jardueren programazioaren barruan, otsailaren 8an Soraluzeko Adinekoentzako Eguneko Zentroko erabiltzaileek Alain Maortuak animaliekin egindako terapia-erakustaldi batera joateko aukera izan zuten.

Alain txakur-hezitzailea da eta Euskadiko AEPA Laguntza Txakurren Elkarteko kidea. Txakurrekin terapia egiten lan egiten du, ez adinekoekin bakarrik, beste talde batzuekin ere, hala nola gizartetik baztertzeko arriskuan dauden pertsonekin edo espetxeetako pertsonekin.

Mota honetako terapian, animaliak estimulu bihurtzen dira pertsonekin zenbait helburu lortzeko, hala nola komunikazioa hobetzea, bakardade-sentimendua arintzea edo iraganeko oroitzapenak ekartzea gogora. Txakurrak zentzumen anitzeko oso eragingarri indartsuak dira, erraztasun handia dutelako arreta erakartzeko eta motibazioa eragiten dutelako adinekoengan. Horrela, terapian edo jardueran duten inplikazioa eta kooperazioa hobetzen da. Halaber, adinekoek ukitzeko eta besteek ukitzeko duten beharra asetzen laguntzen dute.

Alainek azaldu zuen moduan, animaliek ongizate eta poztasun sentsazioa sor dezakete adinekoengan, baldintzarik gabe ematen dietelako arreta, haien egoera edo itxura fisikoa kontuan hartu gabe. Horri esker, pertsonak lasaitzen dira eta harreman hobea dute beraien inguruko pertsonekin. Bestalde, adinekoak gero beste mota bateko jarduerak egiteko prest agertzen dira.

Posted in Aita Menni