Alkarri Elkarteak Soraluzeko Adineko Pertsonen Eguneko Zentroarekin kolaboratuko du

Danborrada Gastronomikoa Soraluzeko Adineko Pertsonen Zentroan

Soraluzeko Alkarri Elkarteak urtean zehar Adineko Pertsonen Eguneko Zentroarekin kolaboratuko duela aditzera eman nahi dizuegu. Alkarri Elkarteak borondatezko jardueren programazioa eskainiko digu.

Ekimen honen helburuak honako hauek dira: Zentroko erabiltzaileei talde ekintza anitzak eskaintzea eta euren komunitatean integratzea sustatzea.

Egingo diren ekintzak, besteak beste, musika emanaldiak, lehiaketa gastronomikoak, eta ingurune komunitarioan egiteko jarduerak izango dira.

Alkarri 2016ko apirilean hasi da martxan eta boluntariook aktibitateak aurrera eramateaz gain, boluntario lanetan interesa daukaten eta parte hartu nahi dutenen prestakuntzan lan egiten dugu ere.

Helburuak:

  • Zahartzaro aktiboa zabaldu eta sustatu.
  • Boluntario lanak bultzatu eta sustatu.
  • Pertsona edadetuen edo dependentzia daukatenen gizarteratzea.
  • Pertsona edadetuen lan inguruan diharduten elkarteen lana erraztu, aholkatuz eta lagunduz.
  • Ekimenetan aktiboki parte hartu gure helburu berberak dauzkaten beste elkarte batzuekin elkarlanean.
Tagged with: ,
Posted in Aita Menni