Aita Mennik Gizarte Teknologia Sustatzeko Elkartean sartu da

Aita Mennik Gizarte Teknologia Sustatzeko Elkartean (APTES) sartu da. APTESek gizarte disenua eta gizarte teknologia bidez gizarte erronkei erantzuna emateko elkartu diren pertsonak eta elkarteak multzokatu ditu.

Gizarte diseinua berrikuntzak txertatzean datza, komunitate batean, pertsona eta erakundeetan, harreman jokamoldeetan, baliabideen kudeaketan eta elkarren arteko baloreen trukaketan, gizarte aberastasuna igotzeko helburuarekin. Gizarte teknologia pertsonen beharrei emandako erantzun egokia da, eta zientzia eta teknologia arloek eta gizarte zientziak eta humanitate arloek egiten dituzten ezagutza ekarpenen gurutzaketatik abiatuta lortzen da.

Aldaketa sakona egin du Aita Mennik urtean zehar. Horrela, erkidegoko zerbitzuak egiteaz gain, unitate espezializatuak ere garatzen dituzte eta lehen zerbitzu hauek biztanlearengana ez ziren iristen. Izandako bilakaera horren emaitzak dira adinekoen eguneko zentroak, gaixo mental larrientzako errehabilitazio psikosozialeko zentroak, Garuneko Kaltearen Zerbitzua, jokabide nahasmenduak dituen Adimen-atzerapeneko Unitatea edo Legezko Psikiatria Unitatea.

Aita Menniko aldaketen ondorioz, adinekoen egoitzak kudeatzen ere hasi ziren 2000ko lehen urteetan. Horri esker, zegoeneko garatzen zuen osasun-jardueraz gain, gizarte-zerbitzuak eta zerbitzu soziosanitarioak garatzen ere hasi zen. Bestalde, gero eta harreman handiagoa du Lurralde Historikoetako aldundiekin. Bestalde, mendetasunaren eta ezgaitasunaren arreta laguntza-ardatzak ere bihurtu ziren, osasun mentalaren arretaz gain.

APTESekin Aita Menniren bateratzeak proiektu eta lankidetza ekimen ezberdinen garatzea suposatzen du, bai diseinu soziala, bai teknologia soziala parte izanik, izan ere, elkarte bezala, funtsezko elementu baitira.

Tagged with: , ,
Posted in Aita Menni