Aita Menni adinduentzako Eguneko Zentroak Deustuko “Hiri Kakorratzean” parte hartu du

Hilaren 14an, Deustuko (Bilbo) Aita Menniko adinduentzako Eguneko Zentroko erabiltzaile Juana, Julia eta Begoñak “Hiri Kakorratzaren” egitasmoan parte hartu zuten, Lagun Artean elkarteak antolatuta, Luzarra Gunean; gunea auzoko sortzaile eta artisten topalekua da.

Ekintzan kakorratzez egindako laukiak prestatu behar ziren, ondoren elkarri lotzeko, eraikinaren hesia estaltzeko. Eguneko Zentroan kakorratz lanak egiten dituzten erabiltzaileak daudenez, hainbat lauki egin eta Luzarrara eraman genituen, bertako hesian jartzeko, eta oso une atsegina partekatu genuen eta tea hartu genuen elkarteko lagunekin eta bertara lanera inguratu ziren pertsonekin.

Lagun Artean irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, eta bazterketa sozialaren arloan lan egiten du, prebenitzeko eta bazterketa nozitzen duten pertsonei laguntzeko.

Joan den urtarrilean Elkartea gonbidatu genuen Aita Menni Eguneko Zentroa ezagutzera, eta gure lokaleraino hurbildu ziren Lagun Artean elkarteko zuzendaria eta harrera zentroko hainbat lagun: geuk kakorratzez egindako manta bat eman genien opari sinboliko moduan.

Orain, bisita itzultzeko aukera izan dugu, eta beraien egitasmo sozialetako batean parte hartzeko eta, gainera, gure auzoko topaguneetako bat kolorez betetzen laguntzeko.

 

Ganchillo urbano en Deusto Ganchillo urbano en Deusto Ganchillo urbano en Deusto Ganchillo urbano en Deusto

 

Tagged with: , ,
Posted in Aita Menni