Adineko pertsona

Aguiar eta Javi Gonzalez, Erreminiszentzia Tailerraren dinamizatzaile berriak Barandiaran eta Txurdinagabarri Egoitzetan

Taller de Reminiscencia basada en el Fútbol

Imanol Aguiar eta Javi Gonzalez futbolari ohiak dira Futbolean oinarritutako Erreminiszentzia Tailerraren edizio berriko dinamizatzaileak, zeina oraintxe hasi den Durangoko adinduentzako Joxe Miel Barandiaran Egoitzan eta Bilboko Txurdinagabarri Egoitzan.

Bi jokalari ohiek parte hartu dute Espainiako Futbolari Beteranoen Federazioak (FEAFV) eta Espainiako Futbolarien Elkarteak (AFE) sustatzen duten tailerraren lehen saioan, eta bertan izan dira halaber egoiliar parte hartzaileen senideen taldea, Nora Ibarra zentroko zuzendaria, Ianire eta Aroa begiraleak, Juan Maria Zorriqueta futbolari ohi eta FEAFVko lehendakaria, eta Andoni Ayarza futbolari ohi FEAFVko Komunikazio zuzendaria.

Tailerra 12 saiotan garatuko da, astean behin, 2018ko maiatzaren 17ra arte. Saio bakoitzak 2 ordu iraungo du, eta egoiliarren taldeak hainbat ekintza eta dinamika egiten ditu futbolari lotuta, pertsona bakoitzaren bizipenei lotutako oroitzapenak eta emozioak berreskuratzeko eta sozializazioa bultzatzeko helburuarekin. Horretarako, kirol horri lotutako ikus-entzunezko materialak eta objektuak erabiltzen dira. Gainera, hiru saiotan, Tailerrean futbolari ezagunen bisita hartzen dute, eta irteera programatuak egiten dira, esate baterako, San Mames estadiora, edo Athleticen Lezamako instalazioetara, bertan entrenatzen baitu lehen taldeak, harrobi zuri-gorriaren prestakuntza gunea izateaz gain.

 

Erreminiszentzia Tailerra

Erreminiszentzia Tailerra

Erreminiszentzia Tailerra

Erreminiszentzia Tailerra

Erreminiszentzia Tailerra

Erreminiszentzia Tailerra