Agate Deuna Bergarako Adineko Pertsonen Eguneko Zentroan

Agate Deunako eguna ospatzeko, Bergarako Aranzadi eskolako haurren bisita izan genuen Bergarako Mendekotasun-egoeran dauden Adineko Pertsonen Eguneko Zentroara.

Topaketa intergenerazional hau oso aberatsgarria izan da guretzat, gainera haurrek beraiek egindako kopla oso politak abestu zizkiguten.

Eguna ondo bukatzeko Santa Agedako abesti tradizionala abestu genuen guztiok batera eta askari goxo batekin amaitu genuen eguna. Azken finean esperientzia oso polita izan da eta errepikatzeko modukoa.

Tagged with: , ,
Posted in Aita Menni