Adinekoak Bergarako Korrika Txikin

Adinekoak Bergarako Korrika Txikin

Korrika Txiki Bergaratik igaro da, eta gure adinekoetako batzuek neska-mutilak animatzera atera nahi izan dute.

Bergarako Adinekoen Eguneko Zentroko bost erabiltzaile eta Aitziber begiralea Orixondo Plazara hurbildu dira Bergarako San Martin, Aranzadi eta Maria Lagundia ikastoletako neska-mutilak korrika egiten ikusteko.

Eta txikiak baino gutxiago ez izateko, gure aitona-amonek beren zenbakiak ere bazituzten, eurek egin baitituzte Zentroan bertan.

Adinekoak Bergarako Korrika Txikin

 

Posted in Aita Menni