Aita Menni: Adineko Pertsonen Egoitzak eta Eguneko Zentroak

Zahartze aktiboa eta pertsona ardatz nagusitzat hartzen duen arreta

Adineko pertsonari arreta pertsonalizatua eskaintzen diogu, bere osasunera, ongizatera eta segurtasunera bideratua, eta bere premia eta gaitasunei egokitua.

Bere gaitasun eta gustuei egokitutako jarduerak eta esperientziak eskaintzen dizkiogu, nahi izanez gero egin ditzan, bere garapen pertsonalean eta ikaskuntzan laguntzeko.

Adineko pertsonarekiko harremana errespetuz eta gertutasunez egiten dugu, bere eguneroko bizitzako erabakiak bere gaitasunen arabera planifika eta har ditzan.

Familiei aholkularitza eta laguntza iraunkorra eskaintzen diegu, hizkuntza gertu eta ulerterrazean.

Nola nahi genuke gu zaintzea bizitzaren amaieran?

Debagoinekeo ESIko eta Aita Menniko Asistentziaren Etikako Batzordeek bizitzaren amaierari buruzko herritarrentzako jardunaldi bat antolatu zuten urtarrilak 24ean, Arrasateko Kulturate aretoan.

More →